XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Barka, nere alaba da.

- Bere gaztetasun eta politasunari dagokien postua izan dezala ba.

- Utz lekua, sajoi basati horiek!.

Zedriken familia eta bere laguna Konigsburgh-eko Athelstane ziren han zeudenak.

Beronek, azken errege sajoiaren ondorengoa zenez, lekutik ez mugitzearena egin zuen.

Ondoko morroi bati lantzaz erasotzeko agindu zion orduan printzeak.

Honek lantza altxa orduko bere ezpataz menderatu zuen Zedrikek.

- Ea nor den nere esanetara ez datorrena!- oihukatu zuen printzeak. - Neu.

Wamba zen. Atera zuen jantziaren azpitik jaialdian jateko zekarren urdaiazpiko bat, eta Isaaken mutur aurrean ezarri orduko, judutarrak, bere arrazak hain gorrotozkoa duen zerrikia ikusiz, korrika batean alde egin zuen beste toki batera.

Ezin eutsi izan zion farreari printzeak.

- Eta zu nor zara, txapeldun hori?.